XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAN ETA HEMEN
Han dute aire garbia,
Ortzea beti urdina
odei ederrez apaina,
Han beti udaberria
Zelaia berde ta hori
Esne, udare ta gari
Goiko mendian elurra
Zilarrez dariola ura.

Erreketan karramarro
igel, txipia eta xarbo,
Han sekulako basoak
Haritzak eta pagoak.
Han ondartza iñor barik
zu ta niretzat bakarrik
Han autopistak denetan
oso merkeak benetan.

Han zergak eta legarrak
dirade oso meharrak
Garesti bankan emanak
Guti gostatzen jesanak
Zinez gora saltzapenak
Guztien mend'erospenak,
Han denetan lantegiak
Txukunak eta garbiak.

Lan goxo eta segurra
Saria ez du xuhurra,
Han daukaten polizia
da oro politezia,
Han ez da politikarik
Ez telebistan gezurrik...
Andorra, Suiza eta Monaco
Dirare omen holako...

Baina hitzak dira hitzak
Egiak aldiz bortitzak
Ez dago hemen segurrik
Lurreko parabisurik.

Utzi beraz guri hemen
bizitzeko heina kemen
Utz arren guri borroka
Herio guztien aurka!

Hemen alfore zikina
Ur ustelaren usaina
Mendian pino arrotza
Eta ipar izai beltza
Ondartzan nausi petrola
Eta jendetz'ez azola.

Hemen bide txar okerrak
Eta ugari legarrak,
Hemen zelairik ez dugu
Non ez diren oso txuku
Lana merke ta gutitzen
Bizia beti kariotzen
Bankak horrekin gizentzen
Eta gobernu'azkartzen,
Hemen lantegi zikinak
Hedoi eta ke higinak...